Xabat Galletebeitia Abaroa - Bizkaiko Txapelketa 2025-11-11

«Batez ere pozik nago arratsalde exijente batean izan nuen jarreraz eta gorputzaldiaz»

xabat_galletebeitia_bertsoa.mp3.mp4

Xabat Galletebeitiak irabazi zuen Bizkaiko hirugarren finalaurrekoa igandean Barakaldon, puntuazioaren goiko langan kokatuta. Arratsalde «exijente» batean aldarte egokiaz kantatzen asmatu izana eta bertsotan disfrutatu izana azpimarratu ditu Galletebeitiak. Orain deskantsatu eta bigarren itzuliko azken saiora begira jarriko da. Txapelketako helburuez hitz egiteko goizegi dela dio lekeitiarrak. Duela bi urte hirugarren postuan gelditu zen finalean. 

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza