Julio Soto Ezkurdia - Nafarroako Txapelketa 2025-11-12

«Nafarroa Arenan bertsotan egiteak ilusio handia egiten dit»

«Nafarroa Arenan bertsotan egiteak ilusio handia egiten dit»
12. finala izango du Julio Sotok. Nafarroako Txapelketan beste salto bat emateko aukera izango duela uste du Nafarroa Arenan.

Jexux Mari Irazu

Julio Sotok poza eta lasaitu handia sentitu zituen Leitzan, irabazlearen izena entzutean. Bere 12. finalerako txartela eskuratu zuen gorritiarrak. Txapelketan eskarmentu handiko bertsolaria izan arren, bezperetako estuasunak hor jarraitzen dute. Ez al den ohitzen galdetuta «ez, ni ez behintzat» erantzun du.  

10eko plaza Leitzan
Txapelketa batean lehenengoz kantatu zuen Leitzan Sotok. Zer moduzko plaza zegoen galdetuta, «hamarrekoa» iritzi dio. Plaza betea, publikoa bertso gosez eta «jarrera egokiarekin» bertso onak gogotik txalotuz eta besteak lasaixeago. «Hala behar du, nire ustez». Plazaren ederrari «talde giro goxoa» erantsi dio Soto eta horrek ere saioan eragin ona izan zuela uste du. 

Oro har, bertsotan gustura eta aldarte onean sentitu zen egungo Nafarroako txapelduna. Era berean, aitortu nekeak ere bere lana egin zuela zenbait erabakietan. 

Nafarroa Arenan kantatzeak ilusio handia
Nafarrroa Arena toki magikoa dela iritzi dio Sotok eta ilusio handia egiten dio han kantatzeak. Bertsoak entzun eta pilota partiduak ikusi izan ditu, baina bertsotan egin ez. Aurtengoa 12. finala izateak ez dio ilusiorik apaldu egungo txapeldunari eta adierazi du ilusio horren parte bat Nafarroa Arenan kantatzeak sortzen diola.

Nafarroako Txapelketak jauzi bat emateko aukera
Julio Sotoren ustez Nafarroa Arenako finalak Nafarroako Txapelketari beste salto bat emateko aukera emango dio azaroaren 29an. Berak mimoz prestatuko duela adierazi du: «Ahalik eta osoen iristen saiatuko naiz, buruz eta indarrez».  Finalean bertsotarako argitasuna izatea nahiko luke. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza