Xabier Berasaluze 'Leturia' - pandero jole eta abeslaria 2025-11-14

«Koplagintza ez da galduko, jendeak zaletasuna dauka»

Bertsolariek koplagintzan egindako lana nabarmendu du Leturiak eta Xabier Amurizaren ekarpena azpimarratu du bereziki.

Jexux Mari Irazu

Koplarik kopla liburua aurkeztu berri du Xabier Berasaluze Leturia pandero jole eta kantariak. Bere ibilbidean kantatuko 150 kopla sorta eta doinu bildu ditu. Gaztetatik du gauzak biltzeko joera eta hortik osatu ahal izan du bilduma hori. Xabier Amurizak eman dio azken orraztua liburuari. Koplagintzaren funtzioaz eta osasunaz galdetuta, berak uste du euskara bizirik den artean koplagintza ez dela hilko eta jendea zaletasuna duela. Era berean, jabetzen da orain gazteen «beste gauza batzuk» entzuten dituztela, batez ere «kanpoko musika». 

Bertsolariek bertsotan ez ezik koplagintzan egindako lana nabarmendu du Leturiak eta Xabier Amurizaren ekarpena azpimarratu du bereziki. Entzun elkarrizketa. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat