Miren Artetxe Sarasola - Xilaba Txapelketa 2025-11-19

«Bertsolaritzarekin harremanik estuena dudan momentuan harrapatzen nau Xilabak»

Miren_artetxe_Bertsoa.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Miren Artetxek (Hendaia, 1985) Domintxaineko saioa irabazita ekin dio Xilabari. Hendaiarrak bertsotan eroso somatu zuen bere burua eta konforme gelditu zen egindako lanarekin. Bertsoan aletu ditu saioko balorazioa eta txapelketako helburuak. Miren Artetxe 25 urteko bidea darama bertsotan eta, aitortu duenez, bertsoarekin loturarik estuena duen garaian harrapatu du Xilabak. Prestaketan gogotik ari da eta bertsotan inoizko ondoen eta inoizko gehien disfrutatzen somatzen du bere burua. Egungo txapeldunordea Artetxe da eta garbi esan du gustatuko lizaioleela txapela irabaztea.