Ekhiñe Zapiain Arlegi - Nafarroako Txapelketako finalista 2025-11-24

«Aurtengoan nire buruari erronka jarri nion txapelketako aukera aprobetxatzekoa»

ekhine_zapiain_.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Ekhiñe Zapiain bertsolari beratarrak Nafarroako beren lehenengo finalean kantatuko du larunbatean Nafarroa Arenan. Orain artean, txapelketan inertzia puntu batekin bizi ote zituen sentipena du; aukera aprobetxatzera ez joanaren arantzatxoa. Azken bi urteotan jarrera hori aldatu nahi izan du, Bertsoan aitortu duenez. Batetik, plazako aukerak lantzen jarraitzeko baliatu ditu eta Nafarroako Txapelketa hau modu kontzienteago batean landu du. Bere buruari aukera aprobetxatzeko eta lantzeko erronka jarri zion. Aitortu finala bazela bere helburuetako bat. Ilusio handia du Nafarroa Arenako hitzordurako. 

Finala nola ikusten duen, finalisten argazkiak iradokitzen diona, helburuak eta final honek beretzat zer duen berezi galdetu diogu.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat