Datorren igandean 2025-12-15

Hiriburun argituko dira Xilabako finalaitzinekoak

Hiriburun argituko dira Xilabako finalaitzinekoak
Aitor Servier, Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Johane Sarraillet, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Finalaitzinekoetarako sei postu erabakita daude.

Jexux Mari Irazu

Xilabako bigarren faseko azken saioa jokatuko da igandean Hiriburun eta beraz, bertan argituko dira finalaitzinekoak. 18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira. Hiriburun honako sei bertsolariok ariko dira kantuan:
    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Joanes Etxebarria Martinez
    Johane Sarraillet Arrizabalaga
    Nahia Sasco Etxeberri
    Ramuntxo Christy Biscay

Dagoeneko sei bertsolari finalaitzinekoetan
Bigarren faseko bi saio jokatuta, dagoeneko 12 postuetatik erabakita daude. Miren Artetxe eta Maddi Ane Txoperenak saioa irabazita eskuratu dute txartela. Puntuazioz, matematikoko finalaitzinean daude Maddalen Arzallus, Patxi Iriiart, Elixabet Etxandi eta Haira Aizpurua. Hiriburuko irabazlea ere zuzenean sailkatuko da. 

Hortik atzera, hurrenkera honetan daude sailkatuta Karlos Aizpurua, Mizel Mateo, Oier Urreizti, Bittor Thicoïpe, Josu Txoperena eta Pettan Prebende. 

Finalaitzinekoak eta finala urtarrilean
Xilabako finalaitzinekoak urtarrilaren 10ean eta 17an jokatuko dira Baigorrin eta Bardozen. Finala, sei bertsolarirekin, urtarrilaren 31ean Donibane Lohitzunen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza