Miren Artetxe Sarasola - Xilabako finalista 2026-01-13

«Batez ere poza, esker ona eta ardura sentitu ditut Xilabako finalean sartuta»

Elkarrizketa_Miren_artetxe_Bertsoa.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Miren Artxetxek, egungo Xilabako txapeldunordeak, finalerako txartela eskuratu zuen Baigorriko final aitzinekoa irabazita. Bere hiru saioak irabazita sartu da hendaiarra Xilabako finalera.

Batez ere, poza, esker ona eta ardura eragin dizkio barruan berriz ere finalean izateak. Baigorrin gustura aritu zen bertsotan eta plazare ederra azpimarratu du.

Finalera fresko eta bertsotarako gogoz iritsi nahiko luke. Lezakeenetik ahalik eta gertuen ibiltzea eta gozatzea jarri du helburutzat. Ahal dela berriz ere buruz burukoan sartzea nahiko luke eta hori lortuko balu «azken urratsa ahal bezain dotore ematea». Bertsoak bildu jaso ditu bere hitzak. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza