Kalderapekon, iluntzeko 20:30etan 2009-12-10

"Mende baten aldarriak" Bilbon izango da gaur

Xabier Amurizak eta Jon Maiak egindako ikuskizuna da honako hau. 100 urtetan gertatu dena bertsolarien testigantzen bidez kontatzen dute.
 "Mende baten aldarriak" ikuskizuna izango da gaur Bilboko Kalderapekon iluntzeko 20:30etan. Jon Maiak eta Xabier Amurizak parte hartzen dute emanaldi honetan. Bertsolariek jarritako bertsoen bidez mende baten kronika egiten dute.