Gaur aurkeztu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ekimena 2026-01-17

Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik III. Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa abiatzera doa eta dagoeneko arrakasta handi bat lortu du: herrialde bateko 350 lagun bertsoaren bueltako dinamikan jartzea, 57 taldeetan. Gipuzkoako eskualde guztietan izango dira taldeak: Donostia, Oarso-Bidasoa (Irun-Oiartzun ingurua), Urola (Azpeitia ingurua) , Urola kosta (Zarautz ingurua), Debabarrena (Eibar ingurua), Debagoiena (Oñati, Arrasate...) Goierri (Beasain...), Tolosaldea eta Buruntzaldea (Hernanin ingurua). Talde bakoitzak gutxienez hiru bertsolari ditu, beraz, 200 bertsolari inguru ariko dira kantuan Herriartekoan zahar; 57 gai-jartzaile, beste hainbeste epaile eta antolatzaile.
Parte hartze kopurua gora nabarmen
Gipuzkoako Herriartekoan parte hartze kopurua gora doa edizioz edizio: 1999an, 27 talde izan ziren; 2017an, 38 eta 2026an, 57 talde. Aurten gainera, parte hartuko duten 40 bertsolarik lehen aldiz kantatuko dute plazan.M ende laurdeneko bide honetan belaunaldiartetasuna eta plazan dabilzan bertsolarien kopurua da apaldu dena Herriartekoan. Lehen edizio hartan, plazako ia bertsolari guztiek hartu zuten parte eta baita belaunaldi zaharrenak ere.
Bertso eskolen arteko saretzea bertso ekosistema osoa elikatzea
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak hainbat helburu jarri dizkio Herriartekoari. Horitako bi dira bertso eskolen arteko saretzea eragingo duen txapelketa izatea eta Bertso ekosistema osoa elikatuko duen txapelketa izatea: bertsolariak, epaileak, gai jartzaileak, antolatzaileak, bertsozaleak…. Baditu gehiago ere: generoaren ikuspegitik emakume eta genero disidenteen parte hartzea sustatzea, belaunaldi eta adin ezberdinetako pertsonen parte hartzea sustatzea, gutxi kantatzen duten horiek erakartzea eta plazen nolakotasuna aniztea, besteak beste.
Saioak eskualde berean eta ondoren auzoko eskualdearen kontra
Saioen antolakuntza eta konbinaketa egiteko garaian antolakuntzak hurbiltasuna lehenetsi du, tokiko edo eskualdeko giroa indartzeko. Hala, lehen fasean saioak eskualde bereko taldeen artean jokatuko dira. Eskualde bakoitzeko irabazle bat aterako da hortik eta bigarren fasean, elkarren ondoko eskualdeen artean izango dira saioak. Ondoren finalerdiak eta finala etorriko dira. Finala maiatzaren 20an egingo da Aian. Hona hemen Herriartekoaren egitura:
Antolakuntza Batzordea
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatzen du Sustapen batzordearen bidez. Hamaika laguneko lan-taldea ari da zeregin horretan: Agin Laburu Rezola, Amaia Iturriotz Etxaniz, Andoni Rekondo Izagirre, Aner Peritz Manterola, Eneko Beretxinaga Laskurain, Eneritz Artetxe Eizagirre, Emaitz Murua Arzallus, Imanol Artola Arretxe, Maider Arregi Markuleta eta Beñat Azaldegi Lakuntza. Horrez gain, talde bakoitzeko antolatzaileek bideratzen dute saioen antolaketa.
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu