Arabako Bertsolari Txapelketa 2026 2026-01-19

Arabako lau bertsolari ariko dira Euskal Herrikoan

Arabako lau bertsolari ariko dira Euskal Herrikoan
Azken ediziotan Arabako bi bertsolari aritu izan dira herrialdeetako ordezkaritza kopuruak eguneratu dira.

Jexux Mari Irazu

Arabako Txapelketak pizgarri erantsi bat izango du aurten, gainerako herrialdeetakoak bezala: Euskal Herriko Txapelketarako txartelak ere jokoan daudela. Horren inguruan, aurtengo aldaketa nagusia da Arabako lau bertsolari ariko direla Euskal Herrikoan. Azken edizioetan bi izaten ziren eta herrialdeetako ordezkaritzen eguneraketa eginda, aurtengoan Arabako lau bertsolari sailkatuko dira Euskal Herrikorako.

Lautik bi behintzat berriak
Arabako Txapelketan parte hartu duten bertsolarietatik Asier Otamendi eta Peru Abarrategi dira Euskal Herrikoan kantatu izan dutenak. Beraz, Arabako lau bertsolaritatik gutxienez bi berrriak izango dira udazkenean jokatuko den Euskal Herrikoan.


Peru Äbarrategi 2022ko Euskal Herrikoan, Getxon. 


Asier Otamendi 2017ko Euskal Herrikoan, Zumaian. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza