Txapelketaren jarraipena egingo dute 2009-12-15

Maialen Lujanbio elkarrizketatuko dute Hitzetik Hortzeran

Datozen bi asteetan ez da programarik izango. Aste honetan ostegunean (gaueko 22etan ETB3n) eta larunbatean (eguerdiko 13etan ETB1ean) izango da programa.

Joan zen igandean jokatu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Barakaldoko BEC aretoan. 14 500 lagun elkartu ziren saioa zuzenean jarraitzeko. Azkenean horrela gelditu zen sailkapena:

1.- Maialen Lujanbio 1630,75 puntu

2.- Amets Arzallus 1582 puntu

3.- Jon Maia 1060 puntu

4.- Andoni Egaña 1058 puntu

5.- Unai Iturriaga 1046,25 puntu

6.- Sustrai Colina 1037,5 puntu

7.- Aitor Mendiluze 1009,25 puntu

8.- Aitor Sarriegi 983,75 puntu

Aste honetako Hitzetik Hortzeran finalari buruz ariko dira. Horretarako, Maialen Lujanbio txapelduna elkarrizketatuko dute Villabonako herri antzokian. Gainera, finaleko bertsoaldirik onenak ikusiko dituzte zinema pantailan.

Hitzetik Hortzerako kamerak BECen izan ziren, eta bertako zaleak elkarrizketatu zituzten.

Aste honetan ere bi egunetan izando da Hitzetik Hortzera. Ostegunean, gaueko 22etatik aurrera, ETB3an izango da ikusgai. Larunbatean, berriz, ETB1en emitituko dute eguerdiko 13etatik aurrera.

Bestalde, datozen bi asteetan ez da programarik izango. Horren ordez, finalari buruzko bi saio berezi emango dituzte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu