Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa udazkenean 2026-03-30

Herrialdeetako lau txapelketak jokatuta, Euskal Herrikorako txartelak erabaki dira, izen-ematearen faltan, noski. Aurten 42 bertsolari izango lehen fasean eta horietatik 18 berriak izan daitezke Euskal Herrikoan: Iñaki Viñaspre, Unai Anda Aroa Arrizubieta, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Aner Peritz, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi Korta, Eli Pagola, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena, Txaber Altube eta Aissa Intxausti.
Ordezko postuan gelditu diren bostak ere Euskal Herrikoan kantatu gabeak dira: Jon Gurrutxaga, Unai Mendiburu, Josu Sanjurjo, Elixabet Etxandi eta Maddi Agirre.
Aurtengo Euskal Herrikoan Nafarroak, Arabak eta Iparraldeak bina bertsolari gehiago izango dituzte. Orotara, 50 bertsolarik dute parte hartzeko eskubidea, 2022ko zortzi finalistak kontuan hartuta.
Gipuzkoan 16tik 7 berri: Aner Peritz, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi eta Eli Pagola. Aurrez kantatuak: Oihana Iguaran, Ane Labaka, Unai Mendizabal, Amaia Iturriotz, Agin Laburu, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzizidor, Nerea Elustondo eta Asier Azpiroz. Lehen ordezkoa, Jon Gurrutxaga.
Nafarroan, 7tik 3 berri: Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena. Arrez kantatuak: Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Eneko Lazkoz. Lehen ordezkoa, Josu Sanjurjo.
Bizkaian 10etik 2 berri: Aissa Intxausti eta Txaber Altube. Aurre kantatuak: Aitor Etxebarriazarraga, Onintza Enbeita, Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga eta Imanol Uria. Lehen ordezkoa, Unai Mendiburu.
Xilaban 5etik 3 berri: Maddi Ane Txoperena, Irantzu Idoate eta Aitor Servier. Aurrez kantatuak: Maddalen Arzallus eta Miren Artetxe. Lehen ordezkoa, Elixabet Etxandi.
Araban 4tik 3 berri: Iñaki Viñaspre, Unai Anda eta Aroa Arrizubieta. Aurrez kantatua: Peru Abarrategi. Lehen ordezkoa, Maddi Agirre.
2022ko finalistak, txartelaren jabe
2022ko finalistek aurtengo Euskal Herrikoan parte hartzeko eskubidea dute. Hauxe zortzikotea: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Sustrai Colina. Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Finaleko txartelek ez dute ordezkorik.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu