Gipuzkoako Herriarteko finala larunbatean Aian 2026-05-26

Goierri eta Debagoiena: bi eskualde berri Gipuzkoako Herriarteko txapelaren bila

Goierri eta Debagoiena: bi eskualde berri Gipuzkoako Herriarteko txapelaren bila

Jexux Mari Irazu

Larunbatean jokatuko da Gipuzkoako Herriarteko finala Aian. Debagoiena eskualdeko eta Goierriko talde bana ariko dira bertsotan: Leintz taldea eta Zumarraga-Urretxu. III. edizio honetan taldeen geografiak berrikuntza handia dakar aurreko bi finalekiko eta bi eskualde horietako bertsolariak lehenengoz ariko dira Gipuzkoako Herriarteko final batean.

1999an, Zarautz eta Erniope taldeak (Larrau-Asteasu-Villabona) aritu ziren kantuan. Zarautzek irabazi zuen. Andoni Egaña, Julen Zulaika eta Mantxi aritu ziren bertsotan. Bigarren edizioan, 2016an, Asteasu, Zizurkil eta Amasa-Villabonako bi talderen artean jokatu zen finala. Karidadeko Benta irabazle Haritz Mujika, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegi bertsotan zirela.

Aurten, Gipuzkoako Herriarteko finalak hegoaldera zabaldu ditu hariak. Debagoienako hiru bertsolari ariko dira kantuan Leintz taldean: Haizea Arana, Oihana Arana eta Ane Zuazubiskar. Bi eskoriatzar eta arrasatear bat. Bestetik, hiru urretxuar ariko dira Zumarraga-Urretxu1 taldean: Antton Fernandez, Manex Mantxola eta Mikel Iturrioz. 

Finalaurrekoetan ere zabaltze geografiko hori izan du Gipuzkoako Herriartekoak, lehenengoz Bidasoa-Irungo Txingudi taldea aritu baita kantuan. 

Bertso poteoa, bazkaria eta finala
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak egitarau oso batekin borobilduko du Herriartekoaren bost hilabeteko bidea. Eguerdiko 12:00etan bertso poteoa eskualde guztietako bertsolariekin, ondoren bazkaria eta 18:00etan finala. Bertsoa.eus ere finalean izango da.

350 lagun taldetan, 50 saio eta 2.000 lagunetik gora
Gipuzkoako Herriartekoak bertsolaritzaren oinarrian izan duen eraginaren isla dira bost hilabeteko bidean utzi dituen zenbakiak. Parte hartzea, lehena. 57 taldek hartu dute parte eta 350 laguneko dinamika izan da. Saio kopurua eta publikoaren harrena, bigarrenik. 50 saio inguru izan dira 2.000 lagunetik gora ibili da han eta hemengo saiotan, eskualde guztietan jarraipen bera izan ez badu ere. 100 lagunetik gorako saioak ere izan dira. Eskualde berriak, azken fasean. Final laurdenetan, lautik hiru eskualde berriak ziren Gipuzkoako Herriartekoan: Debagoiena, Irun-Oarsoaldea eta Goierri. Azpeitiak badaki zer den fase horretan kantatzea. Larunbatean datu horiek borobiltzeko aukera izango du Gipuzkoako bertsolaritzak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu