Gaur jokatu da Bat-bateko finala 2026-05-30

Iradi Barrenetxea Bizkaiko Eskolarteko txapeldun

Iradi Barrenetxea Bizkaiko Eskolarteko txapeldun
Jon Abasolo gelditu da bigarren eta biak sailkatu dira Euskal Herriko finalerako.

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako finala jokatu da gaur Aulestin, 300 entzuleren bereroan. Zortzi bertsolari gazte aritu dira kantuan, aurrez kanporaketetan sailkatuta: Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Helene Yerga Bollegui (Bermeo), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Izaro Pagalday Aburto (Zornotza), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza). Lan puntuagarriak eginda, Iradi Barrenetxeak irabazi du txapela. Arteko bertsolariak Xabat Galletebeitiaren eskutik jantzi du txapela. Bigarren Jon Abasolo gelditu da eta biak sailkatu dira Euskal Herriko finalerako.  

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza