Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta 2026-05-30

Gipuzkoako Herriarteko txapela Debagoienara, Leintz taldearen buruan

Gipuzkoako Herriarteko txapela Debagoienara, Leintz taldearen buruan

Jexux Mari Irazu

Gipuzkoako Herriarteko txapela Debagoienara joan da lehen aldiz, Leintz taldearen buruan. Ane Zuazubiskar, Haizea Arana, Oihana Arana, Larraitz Trojaola eta Olatz Zuazubiskar dira Gipuzkoako Herriarteko txapeldun berriak.


Aurreko txapeldunen eskutik jaso dute irabazleek txapela. Karidateko benta taldeko Unai Mendizabal eta Igotz Alkortak jarri diete txapela Leintz taldeko bost kideei.


Zumarraga-Urretxu taldea gelditu da txapeldunorde: Mikel Iturriotz, Antton Fernandez, Manex Mantxola, Jon Mendizabal eta Leire Akizu.


Gaur arratsaldean jokatu da finala Aian, 200 lagun inguru bilduta.

Datorren astean irabazleen hitzak eta finaleko bertsoaldi hautaketa eskainiko ditu Bertsoak.

350 lagun taldetan, 50 saio eta 2.000 lagunetik gora
Gipuzkoako Herriartekoak bertsolaritzaren oinarrian izan duen eraginaren isla dira bost hilabeteko bidean utzi dituen zenbakiak. Parte hartzea, lehena. 57 taldek hartu dute parte eta 350 laguneko dinamika izan da. Saio kopurua eta publikoaren harrena, bigarrenik. 50 saio inguru izan dira 2.000 lagunetik gora ibili da han eta hemengo saiotan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia