Leintz taldea - Gipuzkoako Herriarteko txapeldun berriak 2026-06-01
Jexux Mari Irazu
Debagoienako Leintz taldeak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Ane Zuazubiskar, Haizea Arana, Oihana Arana, Larraitz Trojaola eta Olatz Zuazubiskarrek osatu dute taldea. Finalaren ondoren txapeldunek azpimarratu dute Herriartekoak bertso eskolen aktibazioan jokatu duen papera. Debagoiena eskualdera begira, adierazi dute «atomizatuta» zegoen helduen taldea saretzea lortu duela eta horixe izan dela ederrena. Taldeak nabarmendu du Herriartekoak bertso eskola askotan izan duela eragin hori eta, zentzu horretan, «Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen lana aitortu eta eskertu» nahi izan dute.
Bertso jarriak 2026-10-15
Urriaren 15ean 2026-10-13