VI. edizioa da aurtengoa 2026-06-02

Señora Sariketako finala larunbatean Plentzian

Señora Sariketako finala larunbatean Plentzian
Finalistak: Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna, Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga eta Lide Arregi. Plentzian, ekainaren 6an, Gaztetxean.

Jexux Mari Irazu

VI. Señora Sariketako finala jokatuko da larunbatean Plentzian Danontzat Gaztetxean, 18:00etan. Baionan eta Zizur Nagusian bi kanporaketa jokatuta honako sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Oihana Iguaran, Ana Picallo, Maider Altuna, Kattin Madariaga, Kattalin Lizarraga eta Lide Arregi. Plentzian. 

Egun osoko egitaraua
Señora Sariketako finalak egun osoko egitarau baten baitan ospatuko da. Eguerdian, 12:20etan, Bertso karro-poteoa izango da Bertsozale Elkartearen Ahalduntze bertso-eskola feministan dabiltzan bertsolariekin, Zubi zuritik hasita.

Ondoren, bazkaria eta bingoa izango dira. 18:00etan finala eta 22:00etan musika: Zatekeen erromeria eta DJ Txillardegi.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza