Eskolarteko Bertsolari txapelketak 2026-06-02

Gazte Xilabako finala igandean Itsasun

Gazte Xilabako finala igandean Itsasun
Finalistak: Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri, Gana Berhokoirigoin, Amaiaur Aizpuru, Johane Larre eta Leina Alkhat. Herrialdeetako azkena izango da eta hor argituko da Euskal Herriko finalisten zerrenda.

Jexux Mari Irazu

Gazte Xilabako finala jokatuko da igande honetan Itsasun, sei bertsolari gazte kantuan direla: Unax Aizpurua, Nahia Etxeberri, Gana Berhokoirigoin, Amaiaur Aizpuru, Johane Larre eta Leina Alkhat. Joane Larre izango da finalista berria, gainerako bostak badakite Gazte Xilabako finalean kantatzea zer den. Iaz, Nahia Etxeberrik jantzi zuen txapela eta Unax Aizpurua gelditu zen bigarren. Saratarrak Euskal Herriko txapela jantzi zuen ondoren.

Euskal Herriko Eskolarteko finala Itsasun argituko da
Euskal Herriko Eskolarteko finala erabakitzeko Gazte Xilaba bakarrik falta da. Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko ordezkariak erabakita daude, beraz, Itsasun argituko da Arantzan ekainaren 13an jokatuko den finalean kantatuko dutenen zerrenda osoa. Maia Ortiz de Zarate eta June Astegieta Arabatik; Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga Nafarroatik; eta Adei Urbitarte eta Kattalin Arabolaza Gipuzkoatik. Iradi Barrenetxea eta Jon Abasolo Bizkaitik.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza