Finala ekainaren 27an Muxikan 2026-06-02

Igandean abiatuko da VI. Argi Baltza Sariketa Mendatan

Igandean abiatuko da VI. Argi Baltza Sariketa Mendatan

Jexux Mari Irazu

Argi Baltza Sariketaren VI. edizioa igande honetan hasiko da Mendatan, Lilibertso bertso-bertso eskolaren eskutik. Hiru kanporaketa eta finala egingo dira aurten ere eta 18 bertsolarik hartuko dute parte. Urtero gisa kanporaketak igande arratsaldeko 18:00etan izango dira ohiko herrietan eta finala larunbat arratsaldean Muxikan. Iaz, Aitor Bizkarrak jantzi zuen txapela eta Asier Galarzarekin jokatu zuen buruz buruakoa.

Igande honetan, Koldo Muñiz, Janire Arrizabalaga, Unai Mendiburu, Enara Gallastegi, Andoni Rekondo eta Maddi Agirre ariko dira kantuan, Elizostean, 18:00etan. 

Ekainaren 14an, Ajangizen da hitzordua, udal frontoian. Bertsotan: Enare Gallastegi, Koldo Gezuraga, Txaber Altube, Maite Sarasola, Eki Mateorena eta Haizea Arana. 

Azken kanporaketa ekainaren 21ean jokatuko da Gautegiz-Arteagan, kultur etxean: Beñat Bilbao, Asier Galarza, Iker Uriarte, Kelmene Abaitua, Eñaut Martikorena eta Eli Zaldua. 

Argi Baltza belaunaldi desberdinetako sariketa ere bada. 20 urte bueltako bertsolariak eta 30 urte bueltakoak elkartuko dira oholtzan. 18tik lau herrialdeetako txapelketetako bertsolari finalistak dira. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza