Atzo jokatu zen finala Plentzian 2026-06-07

Oihana Iguaran VI. Señora Sariketako pameladun

Oihana Iguaran VI. Señora Sariketako pameladun

Jexux Mari Irazu

Oihana Iguaran da VI. Señora Sariketako pameladuna, atzo Plentziako Danontzat Gaztetxean, Kattalin Lizarragarekin buruz burukoa kantatuta. Amaia Elizagoien eta Malen Alzuart iazko V. Señora Sariketako pameladunek jantzi diote pamela Oihana Iguarani. Bestalde, Lide Arregi jantzi zuen bihotza gehien ukitzen duenari ematen zaion Tokado saria. Joane Aldalurrek, Kristina Mardarasek eta Rosi Lazkanok, iazko Tokado saridunek (Irati Tolosarekin batera) jantzi zioten tokadoa Lide Arregiri bertsolari oñatiarrari. Maider Altunak, Kattin Madariagak, eta Ana Picallok osatu dute finaleko seikotea. Iratxe Legarra aritu zen gai-jartzaile lanetan.

Egun osoko egitaraua
Aurten, egun osoko egitarauaren baitan ospatu da Señora Sariketako finala. Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kideekin egindako bertso karro-poteoak girotu du bazkalaurrea. Ondoren, 70 lagun inguru elkartu dira Danontzat Gaztetxean bazkaritan, Bingoarekin borobilduz bazkalostea.


I. Señora Bertsopaper Sariketa
Bat-bateko saioa hasi aurretik banatu dituzte I. Señora Bertsopaper Sariketako sariak. 3 sari banatu dira. Piliren bilobak Iruñeko taldeak jaso du Señora Makarra saria. Zaballako bertso eskolarentzat izan da Señora Hunkigarria saria. Azkenik, Zarauzko hasiberrien bertso eskola feministak jaso du Señora Dibertigarria saria. Bertsopaper sariketako saridunen bertso-sortak abestu eta sariak banatu ondoren etorri zen bat-bateko finala. Antolakuntzaren adierazi duenez, "giro goxo eta dibertigarrian igaro da finala, amaierarako bertaratu diren guztiak hunkitzeraino". Zatekeen erromeriak eta DJ Txillardegiren itzulerak itxi dute VI. Señora Sariketa Plentziako Danontzat Gaztetxean. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza