Arantzan, datorren larunbatean 2026-06-08

Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala erabakita gelditu, atzo Gazte Xilabako finala jokatuta. Herrialde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea sailkatzen dira finalerako. Gazte Xilaban, Iparraldeko hiru herrialdeko bertsolariek kantatzen dute elkarrekin eta herrialde bakoitzeko bi bertsolarik dute joateko aukera. Hala, iaz bezala, herrialde guztietako bertsolari gazteak bertsotan entzuteko aukera izango da Arantzan datorren larunbatean Arantzan. Ez da hori beti gertatu izan. 11:30ean da hitzordua, frontoian. Sintonia lehiaketako irabazleak emango dio sarrera aurtengo finalari.
Hamairu finalista eta zazpi berri
Nafarroan abiatu zen lehenik Eskolartekoa apirilean. Azken urteetan bezala, Kattin Madariaga txapeldunak eta Kattalin Lizarragak eskuratu zituzten txartelak Leitzan. Ondoren, Gipuzkoatik, biak berriak: Adei Urbitarte txapelduna eta Kattalin Arabolaza ariko dira herrialde horretatik. Biek lehen Euskal Herriko finala dute. Arabatik, Maia Ortiz de Zarate txapelduna eta June Astegieta ariko dira. Maia Ortiz de Zarate lehenengoz ariko da Euskal Herrikoa. Bizkaiatik, biak berriak: Iradi Barrenetxea txapelduna eta Jon Abasolo. Lapurditik bat berria: Unax Aizpurua egungo Eskolarteko txapelduna eta Gazte Xilabako txapelduna eta Johane Larre ariko dira. Nafarroa Beheretik ere bat berria: Nahia Etxeberrik bere bigarren finala jokatuko eta Gana Berhokoirigoinek lehena. Zuberoatik, Leina Alkhat ariko da iaz bezala.
Beraz, Gipuzkoan eta Bizkaian izan da aldaketarik handiena, bi ordezkariak berrituta. Araban, Lapurdin eta Nafarroa Beherean bitik bat berritu da. Nafarroan eta Zuberoan iazko ordezkaritzak eutsi dio.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu