Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-09

Jexux Mari Irazu
Aurtengo Euskal Herriko Txapelketara 42 bertsolari sailkatu dira herrialdeetako txapelketetatik eta horietatik 18 berriak dira Euskal Herrikoan, % 42 inguru: Iñaki Viñaspre, Unai Anda Aroa Arrizubieta, Maddi Ane Txoperena, Aitor Servier, Irantzu Idoate, Aner Peritz, Andoni Rekondo, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Oier Etxeberria, Eneko Araiztegi Korta, Eli Pagola, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena, Txaber Altube eta Aissa Intxausti. Puntu honetan aipatzekoa da Araba, Nafarroa eta Iparraldeko bertsolari ordezkaritza handitu egin duela Bertsozale Elkarteak eta horrek ere eragin du berri gehiagoren presentzia.
Bestalde, ordezko postuan gelditu diren bostak ere Euskal Herrikoan kantatu gabeak dira: Jon Gurrutxaga, Unai Mendiburu, Josu Sanjurjo, Elixabet Etxandi eta Maddi Agirre.
EHBT26 2026-10-24
Igotz Alkorta Irastortza