Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-09

Emakumezko bertsolariak lehenengoz % 45 inguru Euskal Herriko Txapelketa batean

Emakumezko bertsolariak lehenengoz % 45 inguru Euskal Herriko Txapelketa batean

Jexux Mari Irazu

Irailean hasiko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren beste ezaugarrietako bat emakumezko bertsolarien portzentaia da. Txapelketako parte hartze osoa kontuan hartuta, emakumezko bertsolariak % 45 inguru dira, Euskal Herriko Txapelketaren historian lehen aldiz. Lehenengo fasean ere portzentai bera da. 2022an, % 38a izan zen eta 2017an % 33a. Finalaurreko lehen itzulian, aurten lehen aldiz bi emakumezko bertsolari ariko dira finalista gisa zuzenean sailkatuta. Orain arte, Maialen Lujanbio bakarrik aritu izan da, 2022 arte emakumezko finalista bakarra izaki. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza