Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-09

Herrialdeetako bertsolarien presentzia zabalagoa

Herrialdeetako bertsolarien presentzia zabalagoa

Jexux Mari Irazu

Aurtengo Euskal Herrikoko Bertsolari Txapelketak herrialdeetako bertsolarien presentzia zabalagoa izango du, Araba, Iparraldea eta Nafarroako ordezkaritza zabalduta. Bakoitzak bina ordezkari gehiago izango ditu. Hala, Arabako 4 bertsolari ariko dira Euskal Herriko txapelketako lehen fasean, Iparraldeko 5, Nafarroako 7, Bizkaiko 10 eta Gipuzkoako 16. 2022ko finalistak konputu horretatik kanpo daude. 2022ko finalistetan, lau gipuzkoarrak izan ziren, bi Iparraldekoak, nafar bat eta bizkaitar. Beraz, txapelketa osoa aintzat hartuta, 20 bertsolari gipuzkoar ariko dira Euskal Herrikoan, 11 bizkaitar, 8 nafar, 7 Iparraldeko 7 eta 4 arabar.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza