Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-10

Txapelketako saio guztietako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai

Txapelketako saio guztietako sarrerak ekainaren 17an jarriko dira salgai
Bertsozale Elkarteko bazkideek sarrerak erreserbatuta izango dituzte ekainaren 24 bitartean.

Jexux Mari Irazu

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako sarrera guztiak datorren asteazkenean jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehen fasekoak, finalaurrekoetakoak eta finaleko sarrerak beraz, datorren asteazkenetik aurrera eskuragarri izango dira. Bertsozale Elkarteko bazkideek zazpi egunez erreserbatuta izango dituzte saio guztietako sarrerak.

Horrez gain, bazkideek txapelketa osoko bonoa erosteko aukera ere izango dute, finala salbu. Nafarroa Arenako txartela ez da bonoan sartzen.