Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-15

«Txapelketa transmisiorako gako da»

Jexux Mari Irazu

Ainhoa Urien Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kideak txapelketa «transmisiorako gako, bertsozaletzeko amu eta atxikimendurako tresna» dela adierazi zuen ekimenaren aurkezpenean Bilbon. Euskal Herriko Txapelketa Bertsozale Elkartearen proiektu osoaren baitan kokatu zuen eta herrialdeetako txapelketen zikloaren barruan.