Udane Mugerza Salegi - Bertsozale Elkarteko sustapen eragilea 2026-06-15

«Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erreserbatuta izango dute ekainaren 17tik 24 arte»

Jexux Mari Irazu

Udane Mugerza Bertsozale Elkarteko Sustapen eragileak eman zituen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren xehetasunak aurkezpenean. Sarrera kontuei dagokionez, adierazi zuen Bertsozale Elkarteko bazkideek finalerako sarrera erreserbatuta izango dutela ekainaren 17tik 24ra (ekainaren 17an jarriko dira sarrera guztiak salgai). Bazkideek saio guztietarako bonoa ere izango dute eskuragarri. Bestalde, aurtengo Euskal Herriko Txapelketak 15 saio izango ditu, aurrekoek baino saio bat gehiago. Lehen fasean zazpi saio izango dira eta herrialde bakoitzean bana egingo da.