Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-19

Txapelketako lehen fasea: 42 bertsolari eta 17 txartel

Txapelketako lehen fasea: 42 bertsolari eta 17 txartel
Zazpi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira. Beste hamarrak, puntuazioaren baitan. Bertsolarien % 40 sailkatuko da finalaurreko lehen itzulirako.

Jexux Mari Irazu

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalaurrekoetarako inbutua zorrotzago dator aurten: lehen fasean sei bertsolari gehiago ditu txapelketak eta finalaurrekoetako ataka aurreko bera da. Beraz, finalaurrekoetako txartela garestitu egin da, % 7 inguru. 42 bertsolari ariko dira kantuan eta 17 txartel izango dira jokoan. Zazpi saiotako irabazleek zuzenean eskuratuko dute txartel hori; beste hamarrek, puntuen baitan. Bertsolarien % 40 sailkatuko da lehen fasetik finalaurrekoetara. Txapelketa osoko enbuturik estuena izango da. Finalaurrekoetan, % 75 sailkatuko dira bigarren itzulira. Eta bigarren itzulitik finalera, % 44. 

42tik 14 finalerdietara iritsi izan direnak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen fasea % 42 berritu da aurten, beraz, gehiengoak badaki zer den Euskal Herrikoan kantatzea. Lehen fasetik hasiko diren 42 bertsolaritik 14 finalaurrekotara sailkatu ziren 2022an. Eta 10 bigarren itzuliraino: Miren Artetxe, Eñaut Martikorena, Ane Labaka, Maddalen Arzallus, Aitor Bizkarra, Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza, Julio Soto, Jone Uria eta Onintza Enbeita.

Hona hemen lehen faseko saio eta talde guztiak. Hazparnen, Altsasun, Lekeition, Donapaleun, Tolosan, Gotaine-Irabarnen eta Agurainen izango dira saioak. Sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.