Bertso agenda 2026-06-22

Bertsoa udako jaietan: 30 saiotik gora aste honetan

Bertsoa udako jaietan: 30 saiotik gora aste honetan

Jexux Mari Irazu

Udako jaietako bertsoen lehen kolpe nagusia datozen egunotan etorriko da, asteburuari jarraipena emanez. Euskal Herriko herri askotan ospatzen dira San Joan eta Sanpedro jaiak, eta bertso jaialdi asko egiten da horien bueltan: Hernanin, Barañainen, Andoainen, Donezteben, Mungian, Lasarte-Orian, Durangon, Asteasun, Belauntzan… 

Jaialdiez gain, bestelako lagunarteko eta libreko saioak ere ohikoa dira garai honetan. 

Bertsoak EHZ Festibalean
Egunotan bertsoaz gozatzeko aukera ez dago soilik herriko jaiei lotua. Badira bestelako saioak ere. Arberatzen, bertso saio musikatua egingo dute ekainaren 27an, EHZ Festibalaren barruan. Azkoitian, HIKA jaialdia 25ean. Muxikan, Argi Baltza Sariketako finala, 27an. Gasteizen, Salburua auzoan izango dira bertsoak, auzoko jaien baitan, 25ean. Egun berean, Laudion, Basa zikloaren itxieran izango dira bertsoak. 
Hemen agenda xehea:

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-21

Mendiluze, bide zuzenetik zazpigarren finalera bidean jarri da

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza