III. edizioa aurten 2026-06-19

Jexux Mari Irazu
Markina-Xemeingo Amallo auzoan III. Zortziko Txiki Txapelketa egingo dute larunbatean, afaloste giroan. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia ariko dira kantuan, Joseba Sololuzek aurkeztuta. Berez, ohiko jaialdi gisa planteatzen dute antolatzaileek. Ez du txapelketa formaturik. Lehen agurretik azken agurrerako bertsoak zortziko txikian izatea da berezitasuna, gai narratibo, serio, edo umorezkoak, denak zortziko txikian, eta doinu desberdinetan. Beraz, Zortziko Txiki Txapelketak zortziko txikiaren erregistro eta doinutegi zabalaz gozatzeko aukera emango die Amallora biltzen diren bertsozaleei. Aurreko bi edizioak Nerea Ibarzabalek irabazi ditu.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu