Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026 2026-06-19

Euskal Herriko Txapelketan beste urrats bat parekitasunaren bidean

Euskal Herriko Txapelketan beste urrats bat parekitasunaren bidean
Euskal Herriko Txapelketak inoizko parekidetasun mailarik handiena izango du aurtengo edizioan, % 45 ingurukoa.

Ez da komunikabideetan albiste izan baina Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak inoizko parekitasun mailarik altuena izango du: gizonezko bertsolariak % 55 inguru izango dira eta emakumezkoak % 45 inguru. Horixe da Txapelketa honen ezaugarri nagusienetako, zalantzarik gabe. 2022an, % 38koa izan zen emakumezko bertsolarien presentzia eta 2017an % 33koa. Bi irakurketa behintzat zabalik uzten ditu: oraindik bidearen % 5 egiteko dago parekidetasun errealera iristeko; falta dena baino askoz gehiago da azken hamarkadetan aurreratu dena.

Mende erdiko bide luzea
Esan daiteke txapelketaren aro garaikidean parekidetasunerako bideak mende erdi luze daramala. 70. hamarkadan abiatu zen neska-mutilez osatutako leheen bertso eskola, Leintz bailaran. Larogeigarren, lehen belaunaldi hori hamarkadan Eskolarteko Txapelketan ari ziren kantari. Arantzazu Loidik 1985ean irabazi zuen Eskolartekoa, 18 urte bete zituen urtean. Urte berean abiatu zen Bertsozale Elkartearen aroko lehen Euskal Herriko Txapelketa, 1986an amaitu zena. Loidik ez zuen parte hartu, eta Kristina Mardaras izan zen emakumezko bertsolari bakarra. 1989ko Euskal Herrikoan ez zen emakumezkorik sailkatu (Arantzazu Loidik parte hartu zuen Gipuzkoako sailkapen fasean) eta 1993an abiatu zuen lehen olatua. Estitxu Arozena eta Amaia Telletxea bertsolari nafarrek kantatu zuten edizio hartan, 22 urte ingurekin. Eskolartekoak abian jarri zirenetik 13 urte pasa ziren ordurako.

Geroztik parekidetasuneranzko bidea progresiboa izan da. Jakinekoa den gisan, 1997an Maialen Lujanbio izan zen Euskal Herriko lehenengo emakumezko bertsolari finalista, 21 urterekin. Edizio hartan, % 12 izan ziren emakumezko bertsolariak Euskal Herrikoan. Handik hamar urtera, 2017ko Euskal Herrikoan, emakumezko bertsolariak % 30 izan ziren. Lujanbiok bere bigarren txapela jantzi zuen BECn. 

1997tik 24ra urtera etorri zen finalean hurrengo jauzia parekidetasunean: 2022ko finalean, zortzitik hiru emakumezko bertsolariak izan ziren Nafarroa Arenan. Finalisten, % 37. 2022an, bertsolarien % 30 izan ziren emakumezkoak txapelketa osoan.

Hazparnen abiatuko den Euskal Herrikoan beste urrats bat gauzatu da hamarkadatako progresio horretan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu