VI. edizioa da aurtengoa 2026-06-23

Argi Baltzako finala larunbatean Muxikan

Argi Baltzako finala larunbatean Muxikan

Jexux Mari Irazu

VI. Argi Baltza Sariketako finala jokatu da larunbatean Muxikan: Andoni Rekondo, Eki Mateorena, Eñaut Martikorena, Txaber Altube, Maite Sarasola eta Asier Galarza ariko dira kantuan Garriko Eskolan, 18:00etan. Rekondo, Mateorena eta Martikorena zuzenean sailkatu dira finalera bakoitzak bere kanporaketa irabazita, Mendatan, Ajangizen eta Gautegiz Arteagan, hurrenez hurren. Puntuazioz sailkatu dira Altube, Sarasola eta Galarza. Seitik bost finalista berriak izango dira aurtengo edizioan. Asier Galarza da iaztik errepikatzen duena. Muxikarrak bigarren egin zuen iaz Aitor Bizkarrarekin buruz burukoa jokatuta.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-21

Mendiluze, bide zuzenetik zazpigarren finalera bidean jarri da

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza