Muxikan finala, larunbatean 2026-06-29

Jexux Mari Irazu
Txaber Altubek irabazi du VI. Argi Baltza Sariketa, Andoni Rekondorekin buruz burukoa jokatuta. Abadiñarrak Lilibertso bertso eskolako ikasleen eskutik jaso zuen Jon Lopategiren omenezko txapela. Seikotea osatu zuten beste lau finalistak: Eñaut Martikorena, Eki Mateorena, Maite Sarasola eta Asier Galarza. Mikel Retolaza aritu zen aurkezle lanetan. 80 lagun inguru bildu ziren Ariatzako Garriko elkartean, duela 60 urtetik gora lehenenengo bertso eskola sortu zen txokoan, Lilibertso bertso eskolaren eskutik.
Irabazlearen hitzak eta bertsoaldi hautaketa Bertsoan astean zehar. 