Laukizen jokatu zen ekainaren 21ean 2026-06-29

Andoni Rekondok irabazi du II. Lauaxeta Bertso Saria

Andoni Rekondok irabazi du II. Lauaxeta Bertso Saria

Jexux Mari Irazu

II. Lauaxeta Bertso Saria jokatu berri da Laukizen. Saio bakarrera jokatzen den gazte sariketa da, sei bertsolari kantuan direla. Aurtengo edizioan, Martin Abarrategi, Iruri Altzerreka, Irantzu Idoate, Araitz Katarain, Andoni Rekondo eta Eki Mateorena aritu ziren kantuan, Peru Irastortzak gaiak jarrita. Epaile lanetan, berriz: Martin Aramendi, Nahikari Ayo eta Asier Ibaibarriaga aritu ziren.



Andoni Rekondo bertsolari hernaniarrak irabazi zuen txapela Iruri Altzerrekarekin buruz burukoa jokatuta. 

Lauaxeta Saria Laukizko Udalak antolatzen du eta iaz jarri zuen abian euskal poetaren jaiotzaren urteurrenaren harira. 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-21

Mendiluze, bide zuzenetik zazpigarren finalera bidean jarri da

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-11-20

Hiru tontor, finaleko gailurra baino lehen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketak 2026-11-19

Lau sariketa egun berean

Igotz Alkorta Irastortza