bertso agenda 2026-07-07

Sanferminetako saioak gaur Lesakan, Iruñean eta Azkaraten

Sanferminetako saioak gaur Lesakan, Iruñean eta Azkaraten

Jexux Mari Irazu

Bertsoa ere gorriz eta zuriz jantziko da gaur Sanferminetarako. Iruñean, Lesakan eta Azkaraten izango dira urteroko hitzorduak. Lehenbizikoa Araiz bailarako herrian. Urtero gisa, uztailaren 7an egun osoz aritzen dira bertsolariak Azkaraten, eguerditik hasita. Aurten Xebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze ariko dira.

Ondoren, Lesakan eta Iruñean izango dira bertsoak, 19:00etan. Lesakakoa beti egun eta ordu jakinean da: uztailaren zazpian, arratsaldeko zazpietan, plazan. Bertsotan, Andoni Egaña, Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiain. Gai-jartzaileak: Josu Txoperena ariko da. 

Iruñean, hainbat saio izango dira Sanfermin bueltan gaurtik hasita. Jaialdiak aurten San Jose plazan izango dira, Sarasate pasealekua obretan baita. Gaur,  Saioa Alkaiza, Sustrai Colina, Bittori Elizalde eta Sarai Robles ariko dira, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-04

Julio soto, ofizioetan eutsi eta bakarlanean erakutsi

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-03

Saioa Alkaiza, hitzekin irudiak eraikiz

Igotz Alkorta Irastortza

133 saio eskura 2026-10-02

Bertsolari Bertsozaleren denboraldi berria abian

Xan Alkhat