Zaharren egoitzetan 12 saio denera 2026-07-20

Gernika-Lumo eta Otxandio izan ziren azken bi hitzorduak joan den astean. Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga aritu ziren Gernika-Lumoko Kaltzada egoitzan; Xabier Amuriza eta Irune Basagoiti Otxandiokoan. Lankuren ekimenez eta Foru Aldundiak lagunduta, hamabi saio izan dira denera, Gernikan, Diman, Ondarroan, Zeberion, Lekeition, Durangon, Otxandion, Leioan, Bermeon, Sondikan, Markina-Xemeinen eta Zornotzan.

Belaunaldiarteko libreko saioa, binaka
Adin-adin proiektuan belaunaldi desberdinetako bi bertsolariren arteko libreko saioak izan ohi dira; bertsoek ez ezik, saioetan beren tokia izaten dute entzuleen interesekoa izan daitekeen istorioen kontakizuna, kantuak eta zuzeneko tratuak ere. Bizkaiko edizio honetan, aurten 20 bertsolari ariko dira kantuan: Jone Larrinaga, Xabier Amuriza, Janire Arrizabalaga, Juango Respaldiza, Arkaitz Estiballes, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Juan Mari Areitio, Aitor Bizkarra, Irune Basagoiti, Unai Mendiburu, Paule Loizaga, Onintza Enbeita, Ibai Amillategi, Etxahun Lekue, Josune Aramendi, Iruri Altzerreka, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza eta Koldo Gezuraga.
14 urteko bidea, Lankuren eskutik
Proiektuaren urteetako esperientziak erakutsi du, egoitzetako ordezkariak hala esanda, bertsoak eta kantuak adineko pertsonen gogoa eta gaitasun kognitiboak pizteko eragin positiboa duela. Oso harrera beroa izaten dute saioek eta batez ere adineko pertsonen arreta azpimarratzen dute adituek.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu