Uztailaren amaieran 2026-07-20

Hiru jaialdi eta Bertso Maratoia Algortako jaietan

Hiru jaialdi eta Bertso Maratoia Algortako jaietan

Jexux Mari Irazu

Bertsoak bere tokia izan ohi du herriko jai gehienetan eta Algortako Saninazio jaietan ziklo oso bat izaten da, ALBEren eskutik: hiru jaialdi eguerdian Kasino plazan eta bertso poteo luzea, Bertso Maratoia izena hartu duena. 

Uztailaren 30, 31 eta abuztuaren 2an izango dira saioak. Lehenbizikoan, uztailaren 30ean, Kerman Diaz, Joanes Illarregi, Maddalen Arzallus eta Aitor Etxebarriazarraga ariko dira kantuan Kasiko plazan, 13:00etan. 

Uztailaren 31n, Unai Mendiburu, Maider Arregi, Onintza Enbeita eta Igor Elortza. Egun berean, Bertso Maratoia izango da arratsaldean, Igor Elortza eta Onintza Enbeitarekin.

Zikloa amaitzeko, abuztuaren 2an, Jone Uria, Saioa Alkaiza, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan. 

Eskualdean beste hainbat jaialdi ALBEren eskutik
Algortako Bertsolari Eskolak eskualdean ere hainbat bertso ekitaldi antolatzen ditu. Hala, Gorlizko jaietan saioa izango da uztailaren 28an, Elizako plazan 20:00etan: Paule Loizaga, Julio Soto, Irantzu Idoate eta Unai Iturriaga. 

Abuztuan, berriz, Erromoko jaietan, Astrabuduan, Erandion eta Algortako Portu Zaharreko jaietan izango dira bertsoak ALBEren eskutik. 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu