Udako bertso agenda 2026-07-20

25 bertso saiotik gora aste honetan, saio musikatuek udako zirkuituan beren tokia eginda

25 bertso saiotik gora aste honetan, saio musikatuek udako zirkuituan beren tokia eginda

Jexux Mari Irazu

Bertsoak udako jaien bueltan jarraitzen du nagusiki uztailaren laugarren aste honetan ere. Orotara, 25 bertso ekitalditik gora daude Xenpelar Dokumentazio Zentroan erregistratuta. Gaur Ermuan bertsolari gazteak izango dira protagonista, urteroko hitzorduari eutsiz. Bihar, Errenterian bertso poteoa eta asteazkenetik aurrera hainbat saio han eta hemen.

Aste honetan saio musikatuek erakutsi dute udako zirkuituan ere beren tokia egin dutela, azken urteotan egin duten bidearen erakusle. Ordizian, Muxikan, Hernanin eta Bilbon egingo dira saio musikatuak aste honetan, jaien baitan edo udako programazioaren baitan. 

Jaialdi jendetsu aldetik, Amasa-Villabonakoa eta Zortzonatzakoa dira aipagarriak; 500-600 lagun inguru bildu ohi dira plaza horietan.

Iparraldean lau saio
Hegoaldean ez bezala, Iparraldeko bertso agenda ez da bereziki herriko jaiei lotua eta hori apurka hori aldatzen ari dela dirudi. Aste honetan adibidez, lau saio izango dira Itsasun, Uztaritzen, Donapaleun eta Arrosan. Uztaritzeko bertsoak Bertsoa.eus-en entzuteko parada izango du bertsozaleak.

Araban, bertso poteoa izango da Gasteizen, uztailaren 24an; Nafarroan, Lesakan libreko saioa 26an, eta ondotik urteroko jaialdia Elizondon, uztailaren 27an.

Hemen agenda xehea