Udako bertso agenda 2026-08-01

70 saiotik gora abuztuan, bertso-udaren gorenean

70 saiotik gora abuztuan, bertso-udaren gorenean

Jexux Mari Irazu

Herrietako jaiak bete-betean direla, 70 bertso ekitalditik gora izango dira abuztuan Euskal Herrian barrena. Agenda zabal horren barruan, Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako bertso-zikloek osatzen dute zati handi bat: lau saio Gasteizen, sei Donostian, eta 8 Bilbon, jai egitarauaren baitan; horiez gain, badira jai-ekimenak antolaturikoak ere. 

Abuztu hasieran, Gasteizeko Ama Zuriaren jaietan eta beste hainbat herrietan izango dira: Mungia, Aia, Abadiño, Larraul, Erandio, Gernika... Abuztu erdialdera, Amabirjin buelta horretako saioak gailenduko dira. Aurretik, Leitzan eta Berriatuan ere izango dira bertsoak. Donostiako Aste Nagusiko zikloaren ondoren, Bilbokoak hartuko dio lekukoa, eta San Bartolome bueltako jaialdiak izango hainbat herritan. 

Abuztu hondarrean, gazte sariketak ere itzuliko dira Lizardi Sariarekin. Abuztua pasata, irail hasiera eta euskal-jai inguru hori da beste pikoetako bat. Ondoren, udazkenak hartuko du lekukoa, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasiko da Hazparnen, irailaren 19an.