Sariketak 2026-09-01

Igotz Alkorta Irastortza
Zarauzko bertso-eskolak Zarauzko Udalaren laguntzaz antolatutako ekimenak azpimarratzeko ibilbidea egin du bost hamarkadetan zehar. Aurreko asteetan 16 bertsolarik bi kanporaketa jokatu ostean, gaur, irailak 4, jokatuko da finala. 22:00etan izango da Zarauzko Modelo aretoan eta sarrera doakoa da. Martin Abarrategi Sarrionandia, Maddi Aiestaran Iparragirre, Haira Aizpurua Ibargarai, Bittor Altube Sarrionandia, Haizea Arana Cardenal eta Irantzu Idoate Funosas ariko dira kantuan. Horiek saiatuko dira iaz txapela eskuratu zuen Janire Arrizabalaga Munduateren lekukoa hartzen.
Bertso paperak finalean
Finalaren ostean, sari banaketan baino lehen, 42. Basarri bertsopaper lehiaketa irabazi duen sorta entzun ahal izango da. Uxue Alberdi Estibaritzek irabazi du “Autoan” izeneko sortarekin eta Modelo aretoan entzungo ditugu lehen aldiz bertso horiek.
Bertsoa.eus ere Lizardiko finalean izango da.