Udako bertso agenda 2026-09-01

Iraila iritsi arren, udako bertso errota ez da eten

Iraila iritsi arren, udako bertso errota ez da eten
Iraila iritsi arren, udako bertso errotak biraka jarraitzen du.

Igotz Alkorta Irastortza

Iraila oparoa izan ohi da bertso jardunari dagokionez, besteak beste, Euskal Herriko herri askotako jaiak egokitzen diren hilabetea delako. Plentzia, Abadiño, Lekeitio, Trapaga, Alkiza, Orozko... ugari dira jaien aitzakian aste honetan egingo diren bertso saioak. Bestelakoak ere badira, Usurbilen inurri egunaren edo Lazakon, Lazkao txiki jaio zeneko mendeurrenaren harirako ekitaldiak esaterako. 

Orotara iraileko lehen aste honetan 19 bertso saio egingo dira Euskal Herriaren luze zabalean. Guztiak kontsultagai ohi bezala bertsozale elkartean agendan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-11

Nerea Elustondo, hortzak zorroztuta Eibarrera bidean

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza