Jaiotzaren mendeurrena 2026-09-02

“Lazkao txiki 100 urte!” izenburupean, ekitaldi sorta Lazkaon

“Lazkao txiki 100 urte!” izenburupean, ekitaldi sorta Lazkaon
Irail honetan beteko da Joxe Miel Iztueta ´Lazkao Txiki´ jaio zeneko mendeurrena.

Lazkaoko Udalak, Goierriko bertsozale elkarteak eta Gerriko kultur elkarteak antolatuta ekitaldi sorta prest dute Lazkaon herriko seme kuttuna gogoratzeko.

Ostiral honetan, irailaren 4an, 19:00etan, Areria aretoan Xabier Amuriza Zarraonaindia arituko da, "Lazkao Txiki. Bat bateko sorgina" diskoa birgogoratuz. Bertsoak, hainbat gogoeta eta ezustekoak ere izango dira. Sarrerak eskuragarri daude www.lazkao.eus webgunean.

Irailaren 15ean, hain zuzen, Lazkao txiki jaio zela 100 urte betetzen diren egunean, oroimen ekitaldia egingo da. 18:00etan, "Lazkao txiki"-ren harrizko irudian egingo da ekitaldia Lazkako Udala, Lazkaoko bertso-eskola eta Oin Arin dantza taldearen eskutik.

Irailak 18 ostiralez berriz, bertso afariaz gozatu ahal izango da. 20:00etan Lazkaoko Gerriko elkartean, Unai eta Eñaut Agirre anaiek "Auskalo zeinek jarriak...bertso zahar eta berriak, Lazkao Txiki Gogoan" emanaldi berezia eskainiko dute. Afariko txartela eskuratzeko, helduek 25 € ordaindu beharko dute, 18 urte artekoek eta langabetuek 15€. Izen-emateak, irailaren 14a baino lehen egin beharko dira Gerriko liburu-dendan edo 943 886500 tf-an. 

Bertso-paper lehiaketa
Urterokoa den ekimen bat ere izango da egunotan. Irailaren 6 igandean, 12:00etan, Lazkao Txiki 35. Bertso-paper Lehiaketako sari banaketa egingo dute Ordiziako Barrena kultur etxean. 18:30ean, Haurrentzako Bertso garbitzailea bertso ikuskizuna izango da Plaza Nagusian. Horiek Ordiziako Euskal Jaien barruko ekitaldiak dira