Bertso-jarrien sariketa 2026-09-08

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Lazkao Txiki 35. bertso-paper sariketa

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du Lazkao Txiki 35. bertso-paper sariketa
Gazteetan Kattalin Arabaolaza eta gaztetxoetan Eleder Lavilla iruindarra izan dira irabazle. Igandean egin zen sari banaketa Ordizian.

Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen sariketa da Lazkao Txiki. 35. edizioa bete berri du.  Guztira 28 bertso sorta aurkeztu dira: gaztetxoetan bost, gazteetan lau eta helduetan hemeretzi. Manu Olano, Lander Arizmendi eta Izar Sarriegik osatu dute epaimahaia eta irabazleak ondorengoak izan dira: 

Gaztetxoetan (13 urte artekoak):

  • 1. Eleder Lavilla Goikoetxea (Iruñea)
  • 2. Ekai Legorburu Echeveste (Hernani)
  • 3. Maialen Urtxegi Bidegain (Narbarte)
  • Eskualdeko lan hoberenaren saria: Lexuri Bastida Aiestaran (Altzaga)

Gazteetan  (14-18 urte bitartekoak):

  • 1. Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun)
  • 2. eta 3. saririk ez da banatu

Helduetan (18 urtetik gorakoak):

  • 1. Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain)
  • 2. Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia)
  • 3. Amaia Agirre Arrastoa (Asteasu)
  • Epaimahaiaren aipamena: Iraitz Sarasola Lopetegi (Ordizia)
  • Eskualdeko lan hoberenaren saria: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena (Beasain)

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza