1926ko irailaren 15ean jaioa 2026-09-16
Igotz Alkorta Irastortza
2018an, heriotzaren 25. urteurrenean ondu zuen Bertsoa.eus-ek “Lazkao txiki, denboraren ispilutik” ikus-entzunezkoa. Edurne Azkaratek gidatuta, Iñaki Muruaren oroitzapenak eta Ane Labakaren bertso gogoetak batzen ditu, Lazkao txiki beraren bertsoaldi esanguratsuez gain. Eskura duzue ostera “Lazkao Txiki”-ren bertso jarduna hobeto ezagutu nahi izatera.
Omenaldiak eta ekitaldiak
Lazkao txiki jaio zela 100 urte betetzen diren egun honetan, sorterrian gogoan izango dute. Oroimen ekitaldia egingo da 18:00etan, "Lazkao txiki"-ren harrizko irudian. Lazkaoko Udala, Lazkaoko bertso-eskola eta Oin Arin dantza taldearen eskutik egingo da ekitaldia.
Irailak 18, ostiralean berriz, bertso afariaz gozatu ahal izango da. 20:00etan Lazkaoko Gerriko elkartean, Unai eta Eñaut Agirre anaiek "Auskalo zeinek jarriak...bertso zahar eta berriak, Lazkao Txiki Gogoan" emanaldi berezia eskainiko dute.

Mendeurreneko omenaldi ekitaldiaren eta ostiraleko afariaren kartelak
Ez da zalantzarik Abaliñe baserriko txikiak bertsozalearen oroimen kolektiboan jarraitzen duela, 100 urte beteko zituzkeen egunean.
Urriaren 15ean 2026-10-13
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza