Udako bertso uzta 2026-09-14

Lakuntzako eta Hondarribiko bertso saioak, eskura

Lakuntzako eta Hondarribiko bertso saioak, eskura
Abuztuaren 26an Lakuntzan eta 28an Hondarribian egin zen saio banaren bertsoaldi hautatuak ikus-entzuteko moduan dira.

Lakuntzan, jaien barnean, Ibai Hernaiz Ormaetxea herriko gai jartzailearen esanetara aritu ziren kantuan Ekhine Zapiaian Arlegi, Eneko Lazkoz Martinez eta Alaia Martin Etxebeste. Herriko gaiak izan zituzten hizpide nagusi, Lakuntzako euskarako hitzak, azken emaginari egindako aitortza eta etxez etxeko eskea egiten zenekoa gogoratu zituzten bertsotan. Hautaketa eskura duzue HEMEN.

Hondarribian urterokoa bihurtu da abuztu amaieran egin ohi duten saioa. Karlos Aizpurua Etxarte gai jartzaileak bideratuta, lau bertsolari izan ziren oholtzan: Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi, Xabat Illarregi Marzol eta Miren Amuriza Plaza. Umorez eta gogoetaz bete zuten kostako herria. Bertsoez gozatzeko modua duzue HEMEN.