700 entzule elkartu ziren 2010-01-07

Giro bikaina izan zen Oñatiko jaialdian

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluzek kantatu zuten Egoitz Aizpururen esanetara. Bertso-eskolako kideek opari bana egin zieten bertsolariei. Ordu t`erdi inguruko saioa eskaini zuten.
 Errege bezperan bertso-jaialdia egiten da urtero Oñatiko pilotalekuan. Aurtengoan honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Maialen Lujanbio
 Andoni Egaña
 Beñat Gaztelumendi
 Uxue Alberdi
 Amets Arzallus
 Aitor Mendiluze

 Egoitz Aizpuru aritu zen gai-jartzaile lanetan. Era guztietako ariketak jarri zizkien bertsolariei. Hasieran Oñatiko bertso-eskolako kideek opari bana egin zieten bertsolariei: txokolate-tableta bana, azalean beren argazki eta guzti. Opariari bertso bana bota ondoren, ofiziotan hasi ziren bertsolariak. Binakako ariketez gain, hirunaka ere aritu ziren. Maialen Lujanbiok bakarka kantatu zion orain dela bi urte izan zuen kotxe-istripuari. Egañak ere bakarka kantatu zuen. Egaña bera, Gaztelumendi eta Arzallus hirunaka aritu ziren, Uxuek izan behar zuen haurra norena zen erabakitzeko. Puntu-erantzunetan aritu ziren Gaztelumendi eta Mendiluze ere. Azkenik, puntutan bukatu zuten saioa. Mikrofono batek arazo dezente sortu zituen, eta horri buruz kantatu zuten.

 Azkenean ordu t`erdi inguruko jaialdia osatu zuten. 700 bat lagun elkartu ziren pilotalekuan. Saioa hamar minutuko atzerapenez hasi bazen ere, giroa aparta izan zen.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu