John Foley elkarrizketatuko du Joxerra Garziak 2010-01-07

Kopla txapelketa emango du Hitzetik Hortzerak

Hemendik aurrera ostegun gauetan eta igande eguerdietan izango da saioa. Dena den, igandeetako saioa laburxeagoa izango da.
Aste honetan itzuliko da Hitzetik Hortzera pantailetara, bi asteko oporraldiaren ondoren. Aste honetan Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egin zen Kopla Txapelketak beteko du tarterik luzeena. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan: Manex Agirre Andoni Egaña Estitxu Eizagirre Igor Elortza Arkaitz Estiballes Arrate Illaro Maialen Lujanbio Luis Otamendi Julio Soto Aitor Urbieta Julio Sotok lortu zuen zintzarria, Estitxu Eizagirrerekin buruz buru aritu ondoren. Kopla txapelketaz gain beste zenbait eduki ere eskainiko ditu aste honetako programak. Joxerra Garziak John Miles Foley elkarrizketatuko du. Foley Missouri-Columbia unibertsitateko irakakazlea eta Oral Tradition aldizkariaren sortzailea da. Ahozkotasunean munduan dagoen aditurik handienetakoa da, eta Txapelketa Nagusiko finala bertatik bertara gozatzeko etorri zen Euskal Herrira. Horrez gain, Lizarrako Remontival ikastetxeko haurrek eguberriei buruzko koplak kantatuko dituzte. Artxiboko errepasoan Joxe Agirre agertuko da puntu erantzuten eta zuri-beltzekoan, berriz Xalbador. Bertsozaleek Ibai Esoain, Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxagak Txerrimuño etxe okupatuan egindako saioa bidali dute. Urte berriarekin batera aldaketa bat izan du programak. ETB3n ostegunetan izango da, orain arte bezala, gaueko 22etan. Dena den, asteburuetan igandeetara pasa dute ETB1eko emisioa, bazkalostean.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu