EHBT26-Eibar 2026-11-05
Igotz Alkorta Irastortza
Duela lau urte lehen aldiz sartu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean Nerea Ibarzabal Salegi. Onartu digu aurrez finalista izateak pisu erantsi bat ezarri diola, ez direla errazak izan Eibarren kantatu arteko asteak. Baina oholtza gainean eroso sentitu zen hasieratik, plazako jarreran sumatu zuen bere burua, bertako erreferentziak ekarriz eta gertatzen ari zenari adi. Bakarkakoan erabili zuen doinu berria Txapelketarako motibazio edo pizgarri izan du eta pozik dago jendeak hartu duen doinuarekin. Bukaeran puntuak entzutean sentitzen den poza, neurri batean kolektiboa ere izan zen Eibarren, eta oholtzan izan zuten talde sentsazio horren garrantziaz ere aritu zaigu markinarra. Eta argi esan digu: finalean kantatu nahi du eta bertan presente egon. Horretarako bidean, azaroaren 28an Gasteizen kantukide izango dituenak ezagutzeko gogoz dago. Bien bitartean, entzungai duzue Nerea Ibarzabal Antiari egindako elkarrizketa.
EHBT26 2026-10-31
Ane Zuazubiskar Iñarra