Maizpiden 2010-01-19

Bertso-saioa izango da gaur Lazkaon

Mikel Mendizabal eta Euxebio Igartzabalek bertso-afaria egingo dute.
 Urtean zehar saio ugari antolatzen dira Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Adibide moduan, azpiko loturan orain dela bi urte egindako bertso trama bat duzue ikusgai. Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Maialen Lujanbiok kantatu zuten, Josu Goikoetxea tramagile zutela.

 Gaurkoan bertso-afaria egingo dute Euxebio Igartzabal eta Mikel Mendizabalekin.