Seaskak eskatu du 2010-01-19

Bertsolaritzako irakasle bat behar da Ipar Euskal Herrian

Curriculuma eta motibapen gutun bat bidali behar dira urtarrilaren 20rako. Lanaldi osoa eskaintzen da.
 Seaska, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, deialdi bat zabaldu du Iparraldean bertsolaritza irakasle bat topatzeko. Lanaldi osoa eskaintzen dio irakasleari. Honako hauek dira irakasleak bete beharreko baldintzak:

 -Irakaskuntza gaitasuna frogatu beharko du, hau da, irakasle titulua izan beharko du edo lizentziaren bat. Gainera, gaitasuna eduki beharko du ikasle talde bat kudeatzeko eta talde ezberdinekin moldatzeko.

 -Euskara maila oso ona beharko du.

 -Bertsogintzaren inguruko oinarrizko ezagupena eduki beharko du, edo hori lortzeko gutizia eta gaitasuna. Honek esan nahi du bertsoaren, bertsolaritzaren historiaren urrats nagusien eta bertso doinuen berri izan beharko duela. Euskal kantagintza ere ezagutu beharko du eta euskal kulturgintzaren atxikimendua eta zaletasuna ere eskatuko zaizkio.

 -Talde lanerako gaitasuna beharko du.

 -Antolaketa gaitasuna eskatuko zaio

 -Gidatzeko baimena eta autoa beharrezkoak dira.

 Interesatuak gutun bat bidali beharko du Seaskaren egoitzara. Hau da helbidea:

   Seaska
   Central Forum - André Emliger plaza, 10
   64 100 Baiona

 Gutun horretan bi gauza sartu beharko dira: motibapen gutun bat eta curriculuma. Horretarako urtarrilaren 20a izango da azkeneko eguna.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu